GROWING YOUNG kongresu gaztea da, hazten ari dena eta hurrengo elikadura iraultza haztatzea eta aurrea hartzea xede duena. Horrela, gizartea eta inplikatutako sektoreak gero eta gehiago kontzientziatzea lortu nahi da.
GROWING YOUNGen gizartean oso agerikoak izan ez diren eztabaidak landu izan dira beti, hots, elikaduraren, zientziaren, elikagai-industriaren, kontsumitzailearen, gizartearen eta merkatuaren inguruko eztabaidak. Inplikatutako eragile bakoitzak balioa eman dio edizio bakoitzari eta hala, kongresua eragileen eta sektore bakoitzak dakartzan erronken arteko sinergia bilakatu da.
Premisa horretatik abiatuta, aurreko urteetako edizioetan honako erronka eta eztabaida hauek planteatu dira:
• 2013ko edizioa: ZAHARTZEA ETA ELIKADURA
• 2015ko edizioa: FOOD SCIENCE FOR NEW CONSUMER CHALLENGE
• 2017ko edizioa: FOOD HEALTH TECH