La tercera edición Growing Young tendrá lugar en Bilbao bajo el título:
Egungo gizartean, kontsumitzaileak gero eta kontzientziatuago daude ELIKADURAri lotutako OSASUNAren inguruan.
Eskaera horri erantzuteko, diagnostiko molekularra egiteko metodologiak eta doitasun-elikadura aztertu behar dira, eta baita elikadura pertsonalizatzea eta pertsona bakoitzaren elikadura- eta osasunbeharrizan espezifikoetara egokitzea ahalbidetzen duten teknologiak eta prozesuak ere.
GROWING YOUNG-en hirugarren edizioa sinposium abangoardista eta dinamikoa izango da. Industriak, komunitate zientifikoak eta komunitate medikuak beren ezagutza, ikerketak eta kezkak partekatzeko aukera izango dute bertan, toki berean.
Data eta Lekua
Aukera hau ez galtzeko 4 arrazoi
Zientziaren, kontsumitzailearen eta merkatuaren
kongresu profesionalik handiena.

1. EZTABAIDA
Lankidetzan aritzeko modu berriak eta ezagutza eta ikuspegi berriak, gizartean benetan premiazkoak diren gaiak -elikadura osasungarriari eta biztanleriaren osasunari lotuta daudenak- argitzen lagunduko digutenak.

2. NETWORKING
Eztabaida da kongresuaren ardatz nagusia. Sektore eta eragile desberdinak elkartu nahi ditugu, jarduteko estrategia berriak eztabaidatu eta diseinatzeko. Hiru egun horietan zehar landuko ditugun galderei erantzun nahi diegu.

3. EXPERIENTZIA
GROWING YOUNG kongresu esperientziala da. Parte-hartzaileak jarduteko modua aldatzera eta ikuspegi berriak eskaintzera animatzea du helburu.

4. THINK LAB
Hau bezalako kongresu batean, berebizikoa da parte-hartzaileek eta hizlariek beren ikuspegia bata besteari azaltzea. GROWING YOUNG-en Think Lab-ak ikuspegiak bateratzea eta erronka berriak sortzea ahalbidetuko du, albo-pentsamenduaren bitartez.